Visit Urdaibai Gernika-Lumon kokatutako Nueva Europa SLren marka turistikoa da. Herriko enpresa da eta 30 urte baino gehiagoko esperientzia du. Urdaibai-Busturialdeko garapen turistikoaren buru da.
Gure proposamen turistikoak ingurumenarekiko sentsibilitatea eta jakin-min kulturala, aisialdi osasungarria eta ezagutzarekiko gustua batzen dituen ildo sortzailetik sortzen dira.
TURISMO ARDURATSUA + TURISMO JASANGARRIA = TURISMO BIDERAGARRIA
Basque Green Spirit, geure filosofia.
Espiritu jasangarriko proposamenak, gaur egungo zein datozen belaunaldietako inguru eta bertako biztanleen natura eta kulturaren aldekoak.

- Turismo Jasangarriko Europako Gutunari atxikituta
- Soy Ecoturista-ko kideak

Turismoa
arduratsua
Egizu turismo arduratsua Urdaibai, Biosfera Erreserban
Gure eskapadaz eta oporrez gozatzea eta ingurumenarekin, tokiko kulturarekin eta pertsonekin konprometituta egotea guztion erantzukizuna delako.
Empresa acreditada en el programa código ético de Euskadi

Urdaibain egonaldirako aholku batzuk
- Errespetatu bertako bizilagunak eta haien ondasunak.
- Zaindu ingurumena. Utzi bisitatzen dituzun lekuak aurkitu dituzun bezain garbi.
- Ez bota zigarro-muturrak autotik edo txangoetan.
- Ez kaltetu florari, faunari edo ingurumenari. Ez bildu animalia eta landare espezieak.
- Saihestu ondare naturala eta arkeologikoa kaltetzea.
- Kanpalekua izendatutako guneetan.
- Ahaztu autoaz ahal bada. Erabili garraio publikoa. Ingurua ezin hobea da oinez eta bizikletaz ibiltzeko. Trenean eta autobusean bizikleta hartu dezakezu doan.
- Zure ibilgailua erabiltzen baduzu, moderatu abiadura.
- Hondartzetan, sorosleen aholkuak jarraitu eta banderak errespetatu.
- Mendian, jarraitu markatutako ibilbideak eta jaso zaborra.
- Hegaztiak behatzeko unerik onenak egunsentian eta iluntzean dira. Saiatu kamuflaje arropa janzten eta isilik egon.
- Itsasadarretik itsasontziz joanez gero, hegaztiak ez ikaratu, abiadura mugak errespetatu eta kanalaren erdialdean nabigatu.