Eskola-Bisitak

Gure historia eta ondarea modu atsegin eta dibertigarrian ezagutzeko, Visit Urdaibaik lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat diseinatutako eskola-programa bat eskaintzen du. Txango esklusiboak, adin bakoitzari egokituak, eta gida espezializatuekin, bertoko historia azalduz giro lasaian eta naturalean.

ARROLAJO OPPIDUMA + ARROLAGUNE

Kultur txangoa ikasleentzat, historia eta aisia uztartuz. Bisita didaktiko eta dibertigarri honetan, Arrolako Oppidumeko aztarnategi arkeologikoa bertatik bertara ezagutzeko aukera eskeintzan da, gida espezializatuarekin. Horretarako, neska-mutilak oinez joango dira, naturaz eta paisaiaz gozatuz, Urdaibaiko Biosfera Erreserban, mendi gailurreraino, aztarnategia dagoen tokiraino.

Gora iritsitakoan, Burdin Aroko herri gotortu honen historia berpizteko aukera izango dute, Arrolako gerlarien paperean sartuz. Joko horretan, Arrolako indigenen duela 2300 urteko bizimoduak eta garaiko defentsa-estrategiak ulertuko dituzte.

Bisita Arrolagunen amaitzen da, Arrolako Oppidumaren Interpretazio Zentroan, Arratzun. Frontoi estalia, haurrentzako parke zabala eta oinezkoentzako plaza (taberna eta terraza) dituen herri hau leku ezin hobea da bisita-eguna biribiltzeko.

Ikastaroa edo ikasgelan landutako proiektuak amaitzeko txango ezin hobea da. Ikasleen adinera egokitua. Ikastetxeentzako material didaktikoarekin.

Reservas:

arrolagune@visiturdaibai.com / visiturdaibai@nuevaeuropa.eus

Teléfono: 94.625.0606 / 634.243.762

ERROMATARRAK FORUN

Bisita didaktiko eta dibertigarri honek Foruko Erromatar Herrixka eta Tourseko San Martin eliza ezagutzeko aukera ematen du. Biak Elexalden aurkitzen dira, herriko erdigunean. Forua Gernika-Lumo ondoan dago.

Foruko herrixka erromatarra (K.o I. eta IV. mendeetan okupatuta) bertokoak Erroman nola integratu ziren eta garai hartako biztanleen bizimoduak kontatzen dizkizu. Kantauri Ekialdeko aztarnategirik zabalena da, ondoen kontserbatuta dagoena eta bakarra Bizkaian.

Tourseko San Martinen tenplu bikainean, Erromatar Goi Inperioaren garaitik, Kristoren ondorengo I. mendetik, gaur egunera arte okupatuta egon zela ikus daiteke. Hainbat garaitan erabilitako nekropolien aurkikuntzak agerian geratzen dira tenpluaren zorupean.

Ikasturtea edo ikasgelan landutako proiektuak amaitzeko txango ezin hobea da. Ikasleen adinera egokitua.

Reservas:

visiturdaibai@nuevaeuropa.eus

Teléfono: 94.625.0606 / 634.243.762

Bisitaren inguruko informazio gehiago